Johann Gottfried Eichhorn
Itxura
Johann Gottfried Eichhorn (Dörrenzimmern, 1752 – Götingen, 1827) alemaniar historialaria eta teologo protestatea izan zen. Ekialdeko hizkuntzen irakaslea eta Zientzia Errege Elkarteko zuzendaria izan zen. Orientalismoaren aitzindaria izan zen.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itun Berriari eta Itun Zaharrari buruzko azterketa kritikoak eta historikoak egin zituen: Sarrera historikoa eta kritika Itun Zaharrari (1780-1783), Sarrera Itun Berriari (1804-1827) eta Biblia literaturaren bibliografia orokorra (1787-1803).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.